FABRIKAZIO PROZESUA
INGENIARITZA
Gure jarduera nagusia osagai mekaniko konplexuak fabrikatzea da. Irtenbide integralak eskaintzen ditugu, bezeroari diseinuen optimizazioa planteatzen diogu eta, funtzionaltasuna errespetatuz, hobekuntzak proposamenak ere egiten ditugu. Merkatuaren eskakizun zorrotzenak betetzeko esperientzia teknikoa eta produktuaren ezagutza bateratzen ditugu.
ALDERANTZIZKO INGENIARITZA
Ordezko- edo mantentze-piezak eskatzen dizkiguten enpresa askok ez dute jatorrizko fabrikazio-planorik. Kasu horietan, alderantzizko ingeniaritza izaten da irtenbide bakarra. Funtsean, piezaren aplikazioa zorrotz aztertu eta honen planoa sortzen dugu. Horrez gain, fabrikatu beharreko osagaiaren higadura edo haustura arrazoiak aztertu eta hobekuntzak ere proposatzen ditugu.